martes, 26 de febrero de 2013

EMMI PIKLER ETA LOCZY PEDAGOGIA

EMMI PIKLER ETA MUGIMEN ASKEA Autonomiarako umeen ahalmena: Emmi Pikler (1902-1984) "Emmi Pliker, pediatra hungariarrak bi mila haur behatu eta aztertu ondoren, bere ikerketen emaitzak zabaldu zituen. Bere ustez garapena berez ematen da, haurrek modu autonomoan aritzeko aukera badute, beren jardueraren ondorioz haur bakoitzaren heldutasun fisiko eta nerbiosoaren arabera, betiere inguru segurua eta egokia izan badute. Honen arabera, haurrentzat hoberena, berez duten ahalmen hori errespetatzea da. Bere ustez, haurrek badakite noiz eta nola mugitu, noiz eta nola garatu eta bakoitzarei bere bidea egien utzi behar zaio, presarrik gabe, behar duen denbora emanez. Garapen hori lortuko duela ziur egonez, lasaitasunez eta konfiantza osoz, bere burujabetza eta autoestimua indartuko duen garapena bere esku utziz. Haur bakoitzari bere autonomia emanez eta errepetatuz. GARAPEN NATURALA Helduen eskuartzerik gabeko garapen motoreak dituen faseak ikas ditzakegu, ezagutu eta errespetuz jokatzeko haur bakoitzaren kasuan: 0. Lehendabiziko jarrera ahoz gorakoa da. 1. Alboraka buelta erdia emango du. 2.Buelta osoa beherunz ematen du, eta ahoz behera jartzen da. 3.Buelta osoa goruntz, buelta alde batetik edo beestetik emanda 4.Arrastaka mugitzen da, sabel gainean sigi-saga herrestatuz 5.Lau hanketan katuka ibiltzen da. 6.Eseri egiten da, bera eseritzen da 7.Belauniko jartzen da gorputza tente duelarik 8.Zutik jartzen da eta zutik egoteari eutsi egiten dio, gero eseri edo katuka jarriz 9.ibiltzen hasten da eskuekin zerbaiti helduta. 10.Oinez hasten da eskuekin ezer helgu gabe. ZER EGIN BEHAR DU HELDUAK? -Haur bakoitza ondo behatu eta ezagutu, bere erritmoa errespetatu ahal izateko -Umearen jardun autonomoa ahalbideratu, pazientziaz eta konfiantzaz -Baldintza egokiak eskeini haurrari, segurtasuna, askatasuna eta denbora bermatuz: mugitzeko erropa eta espazio egokiak, material eta jostailu gutxi, sinple eta lagungarriak, atenzio indibiuala eman eta bere autonomia errepetau zeharkako laguntza emanez, haurra ordezkatu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario